XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Kareharrizko harlauza txiki batzuk (bertan ez dago horrelako harririk) eta ganbararen barnekaldera okertuta dagoen basaltozko harlauza handi batek osatzen dute hau.
Honen oinaldea ez da oraindik azaleratu.
Ekinaldi honetako material gehienak, ganbara-geldikin hauen inguruan eta barnekaldean
Honako hauek dira:
Bi aurpegietan ukitu laua duten bost gezi-punta, hostokarak eta txorten eta hegaldunak, nabarmentzen dira.
- Ofitazko aizkora leundu bat.
Orain zati ugari aurkitu da, gutxienez bi lurrontziri dagozkienak.
Bata, apaindugabea, arraultzitxurakoa eta neurriz erdikoa.
Bestea, oso-osorik berreraiki daitekeena, kanpaitxurako ontzi tipikoa da, punttu-zirrindaz apaindua, nazioarteko motakoa, eta Pagobakoitza trikuharrian aurkitutakoaren antza handikoa.
A.1.2.5. Iruaxpe ehorzketa-haitzuloa (Aretxabaleta, Gipuzkoa). I. indusketa-ekinaldia. Zuzendaria: Angel Armendáriz. Diru-laguntzailea: Gipuzkoako Foru-Aldundia.Haitzuloa, Aretxabaletako Goronaeta auzoan, Iruaizko haizpearen kareharrizko hormatzarraren oinaldean kokatzen da.
Barne-larruspe batera doan atarira bide ematen duen neurri handiko ataka bat du.
Aztarnategia, atariaren gainean dagoen larruspe estuan aurkitzen da.
Larruspe honek 13 m ditu eta 1,5 m batazbeste, zabalean.